Mendeko hizkuntza eta kulturen mehatxu eta aukerak: Broadcastetik eta LTDtik Broadbandera eta 5Gra
Enric Marín i Otto
www.ezkerraberri.eus
2019ko urriak 4
2019ko urriaren 4an euskara bezalako hizkuntza ez-hegemonikoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak hedatzearen ondorioz zituzten erronkez jardunaldia antolatu zuten Coppieters fundazioak, EhuGunek eta Ezkerraberri fundazioak. Jardunaldi horien baitan kokatzen da Enric Marin i Otto-k emandako hitzaldi hau.
Kataluniatik, Euskal Herritik eta Galiziatik hurbildutako akademiako eta sektoreko agenteek Netflixen eta enparauek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eragin duten molde berrien aurrean gure kulturak eta hizkuntzak zein toki duten aztertu dute eta baita nola jokatu beharko genukeen gurea babesteko iradoki ere.
Jardunaldi horretako gogoetak biltzen dituen liburua publikatu berri da. Interesa baduzu esteka sakatu! Euskaraz edo ingelesez
OHARRA: Estekak Coppieters fundazioaren webgunera eramango zaitu. Azalpen-testua ingelesez aurkituko duzu. Ez larritu! Download sakatu eta euskarazko bertsioa deskargatuko duzu.
Enric Marín i Otto
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Enric-ek Bartzelonako Unibertsitate Automonoan Informazio Zientzietan lortu zuen doktoradutza. Unibertsitate horretako Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasle da 1978az gero. Egun Kultura eta Komunikabideak departamentuan dihardu lanean eta ikerkuntzan. Kataluniako Generalitatean ardura poltikoak izan ditu. 2004-2006 bitartean Generalitateko Komunikazio Idazkaria eta Kataluniako Ikus-entzunezko Komunikabideen Korporazioaren administrazio-kontseiluko kide izan zen. 2010ean erakunde horretako presidente izendatu zuten. Idazle oparoa izan da. Dozena erdi bat liburu eta hamaika artikulu zientifiko publikatu ditu. Atzen liburuak, Obertura Republicana entsegu politikoak, 2019an ikusi zuen argia.