KATIXA AGIRRE (Gasteiz, 1981)
www.etzi.pm
2019ko urriak 14
Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta irakaslea EHUn. Baita idazlea ere. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari. Egun, Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, istorio laburrek osatutakoa. 2015ean bere lehen eleberria argitaratu zuen: Atertu Arte Itxaron (danierara itzuli berri dute). Iaz, Amek ez dute eleberria plazaratu zuen. Streaming bidezko plataformekin lotutako hainbat hitzaldi eman ditu azkenaldian.
Danimarkan izan berri zara, Atertu arte, itxaron eleberria danierara itzuli dutelako. Zer sentimendu sortzen zaizu euskaraz idatzi duzun liburu bat beste hizkuntza batean argitaratu dela ikusten duzunean?
Ezustekoa izan da danieraz liburua ateratzea. Poza sentitu dut. Jakin-mina ere badut ea norbaitek irakurriko duen danieraz, eta irakurtzen dutenek zer irakurketa egiten duten. Hango lagun baten iritzia, behintzat, espero dut.
Amek ez dute eleberria gaztelaniaz ere atera da. Nabaritzen duzu halakoak gertatzen direnean, Euskal Herrian dauden gaztelaniazko komunikabideek arreta gehiago jartzen dutela euskal idazleengan?
Argi dago hedabide batzuk euskal literaturari bizkarra emanda bizi direla. Argi dago hori horrela dela. (…)
ELKARRIZKETA OSOA IRAKURTZEKO: