3000Twitz kanpaina 2020ko udazkenean martxan jarritako egitasmoa da Twitchen euskara sustatzeko. Hiru helburu nagusiekin sortu zen:
- Twichen euskara hizkuntz ofiziala bihurtzea
- Interneteko sortzaile euskaldunak ikusaraztea
- Ingurune digitalean euskaraz bizitzea ahalbidetzea
Twitchen euskara stream hizkuntza ofiziala izateko sinadura bilketa bat abian dago. Sinatzeko Twitcheko erabiltzaile bat izatea beharrezkoa da.
Kanpaina bideratu zenetik euskal twitzlari kopurua handitu egin da. Twitchen euskaraz jarduten duten twitzlarien zerrendan eduki orotarikoak zabaltzen dituzten sortzaileak daude. Horretaz gain, Twitchen euskaldun taldea sortu dute eta zuzenekoen berri twitterreko @3000Twitz kontua jarraitu daiteke.
Twitzlari bihurtu nahi dutenentzat oinarrizko tutorial sorta bat prestatu zuten antolatzaileek. Horretaz gain, kanpainaren mezua Euskal Herritik haraindi zabaltzeko asmoarekin egitasmoa azaltzen duten bideoak prestatu zituzten hizkuntza anitzetan: katalana, valentziarra, galiziera, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta japoniera.
3000Twitz kanpainaren antolaketa Game Erauntsia Elkarteak burutu zuen @Arkkuso eta @Nebukai twitzlariekin batera. Kanpainak Naiz Irratiaren babesa izan zuen.