Zinemak Euskaraz ekimena maiatzaren 21ean jarri zen martxan, zinemetan euskararen presentzia legez bermatuko duen zinemaren lege propio bat eskatuz. Eskaria Euskal Herriko alderdi politiko eta erakundeei zuzendua dago. Ekimenaren sustatzaileek defendatzen dute euskarak zinemetan bere lekua izan behar duela, espainolaren eta frantsesaren pare, eta, hori legez bermatua behar dela. Euskal herritarrok ez baikara bigarren mailako herritarrak eta zinema euskaraz ikusteko dagokigun eskubidea bete dadila eskatzen dugu