Urtzi Urrutikoetxea

www.berria.eus
2021eko martxoak 14

Urtea da gaur Hegoaldeko euskaldunoi etxeratzeko esan zigutela. Europako biztanle gehienok gogoratuko dugun aro berri baten hasiera zen. Tragedia handi baten abiapuntu, eta aldaketak, ohitura txikietan ere. Gure pantailetan, besteak beste.

Lehendik ari ziren indartzen streaming plataformak, baina etxeratzearekin goia jo zuten. Netflix da ezagunena, eta munduan harpidedun gehien dituena, baina Disney+ izan da gehien hazi dena: ehun milioi harpidedun lortu ditu hamabi hilotan. Bertan dugun fenomenoa da, gutariko askoren aisialdiko elementu garrantzitsu bihurtuta, eta ondorioak ere badituena.

Hizkuntzan ondorioak, esaterako. Asta Helgadottir izeneko islandiar batek bota zuen txioa otsail hasieran: kexu zen Disney Plus katea ingelesez baino ezin zelako ikusi Islandian. Disneyren filmak islandieraz estreinatzen dira zinema aretoetan (Islandian dena azpidazten da, umeentzako filmak dira salbuespena bikoizketan), baina ezin dira euren telebista katean ikusi. Antzeko egoeran dauden beste hizkuntza batzuetako herritarrek salaketarekin bat egin zuten.

Katalanak izan dira kexuaren anplifikatzaile nagusiak, eta oihartzun mediatikoaren ardunak. Etxeratzearekin batera iritsi zen Disney+ Espainiara, eta Plataforma per la Llengua elkarteak sinadura bilketa handia egin zuen berehala, katalana txertatu zezan plataforma berriak edukietan.

(…)

IRITZI ARTIKULUA OSORIK IRAKURTZEKO: https://www.berria.eus/paperekoa/1935/026/001/2021-03-14/pantailak-euskaraz.htm