Ramon Zallo (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1948)
www.berria.eus
Urtzi Urkizu. 2021eko maiatzak 27.
EH Bilduk proposatu duen ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua sortzearen alde azaldu da Zallo. Esan du Europako Kontseiluak aspaldi gomendatu zuela halakoak sortzea.
Ramon Zallok (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1948) Ekonomia eta Zuzenbidea ikasi zituen arren, urte gehienak komunikazioaren alorrean eman ditu.
EH Bilduk ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua legez sortzea proposatu du Eusko Legebiltzarrean. Zer abantaila ekarriko lituzke?
Euskal komunikazio esparruari oso ondo etorriko litzaioke. Bai pluralismoari, gardentasunari, kalitateari, zorroztasunari, giza eskubideekiko aniztasunari eta haurren babesari dagokienez, eta bai publizitatea eta ikus-entzunezkoak arautzeari begira. Ikus-entzunezko industriari laguntzeko ere bai. Modu horretan, euskal komunikazio esparruak erantzun ahalko lioke zerbitzu publikoa eta informazio egokia emateko betebeharrari. Sistemak irizpideen arabera jokatuko luke. Halako kontseiluek erabiltzaileak babesten dituzte ikus-entzunezko hedabideetan egon daitezkeen gorabeheretan. Gobernuak ez dira ausartzen ikus-entzunezko hedabideen aurka neurriak hartzera, eta kontseiluek ahalmena dute isunak jartzeko; legea aplikatzea ahalbidetzen dute.
Ez al dago arriskurik alderdi politikoek kontseiluetan haien inguruko jendea sartzeko eta kontrolatzeko saiakerak egiteko?
Europan, goi mailako kualifikazioa duten adituak aritzen dira kontseiluetan, eta independenteak izaten dira. Parlamentuen bi hereneko gehiengoz hautatzen dituzte, eta hainbat ideologiatakoak izan ohi dira. Kontsentsua egon behar du kontseiluko kideak ez daitezen izan joera berekoak. Beste alde batetik, kontseiluak justifikatu egin behar du egiten duen guztia. Eta kontseiluak txukun lan egiten badu, legitimitate handiagoa izango du. Hori garrantzitsua da presiorik gabe lan egin dezan. (…)
ELKARRIZKETA OSORIK IRAKURTZEKO:
https://www.berria.eus/paperekoa/1856/036/001/2021-05-27/beharrezkoa-da-kontseilu-bat-sortzea.htm