www.eitb.eus/
2021eko ekainak 15

Gobernu Kontseiluaren bileran ondorioztatu dutenez, gaur egun dauden organoek eta foroek ongi funtzionatzen dute. Gauzak horrela, EH Bilduk erregistratutako lege proposamenak ez du aurrera egingo.

Eusko Jaurlaritzak bidea itxi dio Ikus-entzunezko hedabideen Euskal Kontseilua sortzeko EH Bilduk egindako proposamenari, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko agerraldian iragarri duenez. EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gobernu koalizioaren arabera, gaur egun dauden organoek eta foroek ongi funtzionatzen dute eta beharrak behar bezala bideratzen dira. Hori dela eta, Ikus-entzunezko hedabideen Euskal Kontseilua eratzeko lege proposamena Eusko Legebiltzarrean tramitatzea eta onartzea baztertu du Eusko Jaurlaritzak.

Koalizio subiranistak organo aholku-emailea, proposamen-emailea eta zigorrak jartzeko ahalmena izango zuena sortzea proposatu zuen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hedabide publiko zein pribatuetako ikus-entzunezko edukiak arautzeko. (…)

ALBISTEA OSORIK IRAKURTZEKO: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/8125591/ikusentzunezko-hedabideen-euskal-kontseilua-eratzea-baztertu-du-jaurlaritzak/