Urtzi Urkizu
www.oarsoaldea.hitza.eus
2021eko ekainak 21
Aurreko igandean, Errenteriako eta Hego Euskal Herriko beste 11 zinema aretotan Nur eta herensugearen tenplua marrazki bizidunetako pelikula (2017) proiektatu zuten. Juanba Berasategi (Pasai Donibane, 1951-2017) euskal animazioaren maisuaren azkeneko lana. Baina hara non, EITBren Nahieran zerbitzuan bilaketa egin dut, Juanba Berasategi idatzi, eta ez da haren pelikularik ageri ikusteko. Ekialdeko izarra, Fernando amezketarra (1979ko film labur hori Berriaren Youtubeko kanalean topatuko duzue), Kukubiltxo, Kalabaza tripontzia (makina bat lezoarrek parte hartu zuten; Youtuben dago), Ahmed Alhambrako printzea, Lazkao txiki eta Txirrita telebistarako saioak, Alhambrako giltza, Barriola San Adriango azeria, Tormeseko itsumutila… Juanba Berasategi bilatzaile batean idatzi, eta streaming plataforma batean lan horiek guztiak ikusgai izatea. Hori dut desira, une honetan. Ez dakit EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak datorren urterako iragarritako «euskal Netflixa» delakoan, desira hori beteko ote duten.
Esana dute plataforma elebiduna izango dela. Horrenbestez, ez dakigu ETB2ko saio izarrek eta albistegiek jango duten azala. Baina oso argi ikusten dut: plataforma berri horretan, bilatzailean Juanba Berasategi jarri eta ez bada alerik ageri, euskaldun askok nahiago dute Netflix yankian murgilduta jarraitu; bertan, Miyazaki idatzi eta segundo batean animaziozko hamasei film baino gehiago ageri dira; ondo legoke Chihirioren bidaia-ren euskarazko bertsioa gaineratuko balute, bide batez. (…)
IRITZI ARTIKULUA OSORIK IRAKURTZEKO: https://www.berria.eus/paperekoa/1881/036/002/2021-06-11/pantailak-eta-tabernak-euskaraz.htm