Ene Kantak-ek bat egin du Pantailak Euskaraz egitasmoarekin. Babes handia jaso du egitasmoak
Ez da ohikoa izaten ETBrentzat ari den lantalde batek publikoki eskaerak egitea Euskal Telebistari. Baina Ene Kantak taldea ez da kikiltzen den horietakoa: egunero ETB3 katerako 3 Ene Kantak saioa egiten du —ETB1 katean ere ematen hasi dira, 08:00etan—, eta Pantailak Euskaraz egitasmoari atxikimendua emateko bideoan, ez da epelkerian geratu. Marrazki bizidun berriak eskatu dizkio telebistari.
ALBISTE OSOA IRAKURTZEKO: https://www.berria.eus/paperekoa/1862/028/002/2021-10-27/ene-kantak-taldekoek-marrazki-berriak-eskatu-dituzte-etbrako.htm