2022ko maiatzak 17
www.berria.eus

Euskararen gutxieneko presentzia arautzeko, Ikus-entzunezkoen Legeak jaso beharreko «ardatz nagusiak» proposatu dituzte euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragilek. Gainera, euskal alderdiei eskatu diete gutxieneko duina onartzeko «ahalegin guztiak» egin ditzatela.

Alex Aginagalde Pantailak Euskarazeko bozeramailea eta Paul Bilbao Euskalgntzaren Kontseiluko idazkari nagusia. ANDONI CANELLADA / FOKU

«Ikus-entzunezkoen Legeak eragin handia izango du gure bizitzan. Horregatik uste dugu beharrezkoa dela legeak arauak izatea», adierazi du Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak. Izan ere, agerraldia egin dute gaur euskararen eta ikus-entzunezkoen arloan lan egiten duten hainbat elkarte eta gizarte eragilek, Ikus-entzunezkoen Legeak jaso beharreko «ardatz nagusiak» proposatzeko. Besteak beste, nabarmendu dute hizkuntza gutxitu bakoitzak kuota jakin bat izan beharko duela.

Agerraldian izan dira Alex Aginagalde Patailak Euskarazeko bozeramailea, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, Iban Arantzabal Tokikomeko presidentea, eta Igor Astibia Hekimen elkarteko zuzendari eta koordinatzailea.

Berria osorik irakurtzeko:

https://www.berria.eus/albisteak/213505/eragileek-eskatu-dute-hizkuntza-gutxituei-kuota-jakin-batzuk-ezartzeko.htm