2023ko martxoak 18
Hainbat musikari eta aktore ezagunek parte hartu dute Josu Bergara eta Ohiane Bartrak sorturiko abestian
Abestia Basauriko estudioetan grabatu zen 2022ko azken hilabeteetan, eta bideokliparen irudiak berriz Lekeition hartu ziren. Bertan Pantailak Euskarazeko hainbat kide, senide, eta lagunek parte hartu dute, eta baita Isuntzako neska arraunlariek ere. Kameralari lanetan Joseba Rodriguez ibili da, eta muntaketa lanetan Lander Gurtubai. Prozesu guztiaren koordinazioa berriz, Ibon Izaren esku egon da.
Abestiaren helburua Pantailak Euskaraz ekimenaren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea da. Bideoklipa gure Youtubeko kanalean ikusi ahalko da eta abestia, berriz, Spotify, AmazonMusic, Itunes, eta beste antzeko aplikazio batzuetan eskuragarri egongo da datorren astetik aurrera.
Pantailak euskarazen abestiaren letra:
Bideo-joko pantaila
Pelikulako arrisku
Serietako pertsonaia
Hizkuntzaren forman piztu!
Ahots, irudi, hitz, doinu,
Ta presentziaren jabe,
Inoren seinaleari Itxaron beharrik gabe!
EUSKARAZ HERRI GARA
EUSKARAZ BIZI BAGARA,
EUSKARA PANTAILETARA
TA PANTAILETAN EUSKARA!
Ikasteko ta hezteko,
pizteko edo pozteko,
Nahi adina ezusteko
Bizi eta ikusteko.
Gure pertsonaiak sortu,
Asmatu ta desiratu,
Izan dezagun non izan
Eta nora begiratu!
EUSKARAZ HERRI GARA
EUSKARAZ BIZI BAGARA,
EUSKARA PANTAILETARA
TA PANTAILETAN EUSKARA!
Pantailak euskarazen abestiaren kredituak:
Abestia: Pantailak Euskaraz
Hitzak: Oihana Bartra
Konpositorea: Josu Bergara
Musika moldaketak eta grabaketa: David Sanchez Damián, Blue Bayou Estudioa, Basauri
Bideo Grabaketa eta Muntaketa: Joseba Rodrigez, Lander Gurtubai
Koordinazioa: Aintzane Gamiz
Bideo Zuzendaritza: Ibon Iza Totorika
Abeslariak:
•Oihane Bartra bertsolaria, Bilbo. •Josu Bergara musikaria, Aretxabaleta.
•Aitziber Garmendia aktorea, Zaldibia.
•Iñaki Ortiz de Villalba musikaria (Betagarri, Modus Operandi), Gasteiz.
•Sara Cozar aktorea, Ordizia.
•Joanes Etxebeste aktorea-abeslaria (Goazen), Sara.
•Nerea Lorón musikaria (La Furia Rap), Kaskante.
•Tom Lizarazu musikaria (Bulego), Azkoitia.