Alex Aginagalde Lopez
Ikusi hemen artikulua inprimatzeko formatuan
2023ko abendua
Aurtengoa urte latza izan da Pantailak Euskaraz ekimenarentzat. Izaskun Rekalde Abasolo kide eta lagunak utzi gaitu, gaixotasun krudel bezain azkar baten ondorioz.
Izaskun Netflix Euskaraz taldearen sortzaileetako bat izan zen lehenik, eta Pantailak Euskaraz ekimena jaiotzeko indar bilketaren akuilu izan zen gero. Esan dezakegu bere galerak erabat baldintzatu duela urteko bigarren seihilabeteko jarduna, gure elkarteko lehendakari eta ekimenaren bozeramaileetako bat baitzen. Baina ahal izan dugun moduan lanean jarraitu beste erremediorik ez dugu izan, Izaskunek horixe nahiko luke eta.
Pantailen arloan 2023ak ekarri digunari dagokionez, urtea 13/2022 Espainiar Estatuko Ikus-entzunezko Lege orokorraren inguruko prentsa agerraldi batekin hasi genuen. Pantailak Euskaraz, Kontseilua eta Hekimen elkarteak ospaturiko prentsaurrekoan, euskal erakundeek, RTVEk, eta streaming plataformek 2022ko maiatzean onarturiko legearen hainbat xedapen bete gabe jarraitzen zutela azaleratu genuen. Izan ere, Legearen V. xedapen gehigarriko I. atalak dio RTVEk haurrei zuzenduriko kateetan edukiak euskaraz eskaini behar dituela; eta III. atalak, berriz, streaming plataformak euren katalogoetan euskarazko audioak gehitzera behartuta daudela, erakunde eta telebista autonomikoek aurreko urteetan diru publikoz egindako bikoizketen kasuan. Hori bai, erakundeen lana litzateke audio zahar horien egokitzapen digitala eta artxiboak plataformen esku uztea. Bada, urtea joan da, eta ez Eusko Jaurlaritzak, ez ETBk, eta ezta RTVEk ere, ez dute momentuz norabide honetan aurrerapausorik eman.
Hala eta guztiz ere, streaming plataformei lege honek zeharka ezartzen dizkien betebeharrei esker (hizkuntza gutxituetako komunitateek egindako presioarekin txertatutako eskaerak, aitortu behar denez), Netflix eta Amazon Prime Video bezalako erraldoiak hasi dira edukiak euskaraz eskaintzen. 2022ko irailean euskaraz eskaintzen zituzten edukiak esku batekin zenba zitezkeen bitartean, gaur egun euren katalogoetan euskaraz ala euskaraz azpidatzita eskaintzen dituzten edukiak, ehunetik gora izatera pasatu dira (158 Netflixen, 139 Prime Videon). Espero dugu geroz eta gehiago izatea, eta horretarako euskal erakundeek ere dagokien lana egitea, Kataluniako Gobernua eta TV3 ari diren moduan.
Otsailean, Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin salatu genuen euskaldunok zinema aretoetan bizi dugun diskriminazioa. Izan ere, 2022ko datuak eskuan, Hego Euskal Herriko zinemetako eskaintzaren %1,99 besterik ez baitzen euskaraz izan. Portzentaje hori are okerragoa da Iparraldea ere estatistika honetan sartuz gero.
Hego Euskal Herrian 751 film estreinatu zirengazteleraz, eta 15 euskaraz: horietatik 11 haurrentzat bikoizturiko filmak, eta 4 animaziozko edo dokumentalezko euskal ekoizpen. Oso adierazgarria izan zen 2022. urte osoan euskarazko fikziozko film bakar bat ere ez estreinatu izana. 2023. urtean “Irati” izan da zinemetan eskaini den euskarazko fikziozko film bakarra. Hauekin batera, euskarazko 3 dokumental estreinatu dira: “Karpeta Urdinak”, “Tetuan”, eta“Bidasoa 2018-2023”. Datu harrigarria etalarritzeko modukoa benetan, “euskal zinemarenloraldiaz” hainbeste hitz egiten duten honetan,azken urteetan euskarazko zinemarik ia ekoiztenez dela jakitea.
Ibaia euskal ekoizle burujabeen elkarteak, hainzuzen ere, aurtengo maiatzean salatu du legebiltzarrean ekoizpenerako laguntzetara bideratutako aurrekontuak izoztuta daudela azken urteetan. Urteko 2,4M€ baino gutxiago bideratzenditu Eusko Jaurlaritzak ekoizpen dirulaguntzetara eta, gainera, diru horren %70 gaztelerazko lanetara joaten da. Ibaiak kopuru hori gutxienez bikoiztea eta euskarazko proiektuentzat dirulaguntza lerropropioa sortzea eskatu zituen egoera hobetzen hasteko lehenengo pauso gisa. Hizkuntzakoofiziala duten komunitateen artean, berezko hizkuntzara baliabide gutxien eskaintzen dituztenak dira EAE eta Nafarroa, Katalunia,Galizia, eta Valentziaren atzetik.
Zorionez, hainbat erakunde eta eragilek zezenari adarretatik heldu eta egoerari irtenbide batemateko froga pilotu bat jarri zuten abian urtehasieran. UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Tinko Euskara elkarteak, 3 hilabetez, astero euskarazko eskaintza duin bat eskaintzeko saiakera burutu zuten hainbat udalerrieuskaldunetan. Ekinaldia arrakastatsua izan zen,eta UEMAk honen balorazioa egiteko orduan plazaratutako ikerketaren arabera, urtean 1M€besterik ez lirateke beharko asteroko estreinaldietan oinarritutako euskarazko eskaintza duin bat urte osoan zehar bermatu ahal izateko.
Berriz ere, Eusko Jaurlaritza eta erakundeei zuzendutako dei argia. Behar diren baliabideak jarriz gero, gauzak alda daitezke. Are gehiago,Pantailak Euskarazetik, sarritan eskatu izandugu euskara zinemetan biderkatzeko legeri propioa garatzea beharrezkoa dela, euskarazko ekoizpena babestu eta sustatzeko, eta baita nazioarteko banatzaileei eta zinema aretoei euskarazko kuota batzuk ezartzeko ere, Kataluniako Zinemaren Legeak ezartzen dituenbezala. Horrek egoera goitik behera iraultzea ekarriko luke, eta bi hizkuntza ofizialetan dagoen eskaintza parekatuagoa izatea suposatuko luke, azken finean, euskaldunok bigarren mailako zinema ikusle izateari utziz.
Udaberrian, Pantailak Euskarazen bigarrenurteurrena ospatzeko ekitaldi xume bat burutugenuen, eta bertan musika eta kulturarenmunduko hainbat bidaiderekin (Aitziber Garmendia, Joanes (Goazen), La Furia, Tom(Bulego)…) osaturiko abestia eta bideoklipa ere aurkeztu genituen, gure aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko helburuz sortutakoa.
Maiatzean, berriz, Euskaltzaindiak Iruñean antolaturiko “Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?” jardunaldian, berrizere mahai gaineratu genuen euskarazko streaming plataforma baten beharra, euskarak azken hamarkadan pantailetan galdu duen espazioa berreskuratzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko erabat beharrezkoa dentresna gisa. Aldarrikapen hau Pantailak Euskarazen manifestuaren oinarrizko puntuetakobat da 2021etik. Zorionez, jardunaldian jakingenuen, ETBko zuzendariaren hitzetan, lantzen ariziren PRIMERAN plataforma hala izango zela. Dudarik gabe, hau izan da aurten ikus-entzunezkoetan euskarak izandako aurrerapenik handiena.
Irailean aurkeztutako PRIMERAN euskarazko plataformak ehundaka eduki eskaintzen ditueuskaraz, genero guztietakoak, eta gainera doako streaming plataforma bat da. Egia da nazioartekofilm arrakastatsuak ere euskaraz ikusi nahiko genituzkeela bertan. Baina, jadanik badugu euskara ikus-entzunezkoen mundu digitalean indarrez posizionatzeko tresna. Gakoa, tresna hau ongi elikatu, sustatu, eta euskaldunon erreferentziazko plataforma bilakatzea.
Urte honetako bigarren lorpen bat nabarmendu beharko bagenu, Donostia Zinemaldiako sail ofizialeko Kursaaleko emanaldiak, historian lehenbizikoz, euskarazko azpidatziekin eskaini izana da. Urteetako salaketaren ondoren aurrerapauso garrantzitsu bat iritsi da, eta bi hizkuntzen arteko orekara bidean oraindik lan handia egiteko dagoen arren, Euska lHerriko ikus-entzunezko gertakizun jendetsu eta mediatikoenean hau lortu izana benetan poztekoa da euskaldunontzat.
Urrian “Haurren aurrean helduok heldu!” euskaltzaleen Topagunearen dinamikaren baitan hainbat hitzaldi-tailer burutu genituen Euskal Herriko hamaika txokotan, ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera salatzeaz gain, existitzen diren baliabideak ezagutarazi eta kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratuz. Eta azaroaren 4an, Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzeko egindako manifestazio jendetsuarekin bat egingenuen Pantailak Euskaraz ekimenetik.
Azkenik, ez nuke 2023. urteko balantze hau amaitu nahiko ilusio handia ekarri duen ekimen berri bat aipatu gabe. Aldatu Gidoia EuskararenAlde! kanpaina, Pantailak Euskarazen manifestua plazaratu zenetik ikus-entzunezkoen arloan euskarak aurrera egin dezan eragile gehien elkartu dituen kanpaina izan da. Aldarrikapenen fokua atzerriko streaming plataformetatik apur bat aldendu eta hemengertuko zoom-a erabiliz, Eusko Jaurlaritza etaETBri euskarari benetako lehentasuna emateko hainbat neurri eskatu ditu ekoizpenetan, bikoizketa politiketan, ETBn, zinemetan, etab.
Honekin lotuta, urri amaieran euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko adierazpena onartu zuenEusko Legebiltzarrak, alderdi ezberdinen artekoadostasun zabalarekin. Ikusteko dago 2024an hitzetatik ekintzetara pasako diren. Guk ekinean jarraituko dugu, Izaskun, zuk zenion bezala, “ekine baragarrie da” eta.