www.kazeta.eus
2021eko ekainak 3

Euskaltzale talde batek ‘Zinemak Euskaraz’ ekimena plantan ezarri du zinemaren lege propio baten bidez euskararen presentzia legez segurtatua izateko. Petizio bat abian da sarean.

Joan diren hilabeteetan Disney Euskaraz eta Netflix Euskaraz ekimenak abiatu diren bezala, maiatzean Zinemak Euskaraz martxan ezarri du euskaltzale talde batek. Dinamika honen xedea da zinemetan euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Lege propio baten aldarrikatzea.

Horrendako maiatzaren 21etik goiti petizio bat abiatu du taldeak sarean. Euskal Hirigune Elkargoari, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta alderdiei zuzenduriko eskarian deitoratzen dutenez, Euskal Herriko zinemetan euskaraz eskaintzen diren filmek ez dute bermatzen «euskaldunok zinea gure hizkuntzan ikusteko dugun eskubidea». Hala, erakunde horiei lege bat adostu dezaten galdegin diete. (…)

ALBISTEA OSORIK IRAKURTZEKO: https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20210603/euskararen-presentzia-zinemetan-legez-bermatzeko-ekimena-abian