2021eko azaroak 8
Alex Aginagalde eta Izaskun Rekalde Pantailak Euskaraz taldeko ordezkariek «pauso sendo, ausart eta handiak» eskatu dituzte.
Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean egin dute agerraldia gaur arratsaldean Pantailak Euskaraz taldeko ordezkariek. Testuingurua eman dute lehenbizi, eta azaldu dute ikus-entzunezko kontsumoa asko aldatu dela azkeneko urteetan. «Euskaldunon %47k kontsumitzen ditugu streaming bidezko plataformak, eta 20-24 urte arteko gazteen %75ek. Baina plataforma horietan euskaraz zenbat film daude? Netflixen, hiru. Disney Plusen, 0. HBO Maxen, 0. Eta Amazonen, bi». Telesailik euskaraz ezin da ikusi horietan guztietan. Ondorioa argia da: «Gazteen erreferenteak erdaldunak dira. Zinema aretoetan ere egoera larria da, emanaldien %1 baino ez baitira euskaraz». Kezkaz mintzatu da Aginagalde: «Larrialdi egoera batean gaude. Uste dugu lotuta dagoela egoera hori euskararen kale erabilerarekin. Puntu bat baino gehiago galdu da euskararen erabilera kalean. Benetan premiazkoa da aisialdian pausoak ematea».
ALBISTE OSOA IRAKURTZEKO: https://www.berria.eus/albisteak/205630/pantailak-euskaraz-taldeak-laquolarrialdi-egoerazraquo-ohartarazi-du-eusko-legebiltzarrean.htm