URTZI URKIZU
2022ko martxoak 15
www.berria.eus
Euskalgintzako eta kultur munduko lagun ugari elkartu dira protestan. Mugimenduak nabarmendu du Sail Ofizialean ez dela film bakar bat ere egongo euskaraz edo euskarazko azpidatziekin ikusgai.
Donostiako Zinemaldiaren hasiera ekitaldia ospatu baino ordubete lehenago, Pantailak Euskaraz mugimenduak deitutako elkarretaratzea egin dute Kursaalaren aurrean, Zurriolako zubiaren ertzean. Pantailak Euskaraz-eko ordezkariekin batera, euskalgintzako eta kultur munduko hainbat lagunek parte hartu dute protestan. Handik metro gutxira egingo dute hasiera ekitaldia, 20:30ean, Kursaaleko areto nagusian.
Pankarta nagusiaz gain, bestelako mezuak ikusi dira: ETBk ematen dituen filmen %50 euskaraz izan daitezela eskatu dute, esaterako.
«Zinemetan, zinema jaialdietan, telebistan zein plataformetan euskaldunok bizi dugun diskriminazioa amaitzea erakundeen ardura dela uste dugu», esan dute Pantailak Euskaraz-ekoek. «Horretarako, Euskal Herrian bertan irizpideak ezar daitezke zinemaldien hizkuntza betebeharrei dagokienez eta telebista publikoan euskara lehenesteari dagokionez». Zinema aretoetan hizkuntza kuotak ezartzea ere legez egin daitekeela uste du mugimenduak.
ALBISTEA OSORIK IRAKURTZEKO: https://www.berria.eus/albisteak/218248/elkarretaratzea-egin-dute-pantailak-euskaraz-gure-eskubidea-lelopean.htm