2023ko martxoak 18

Hainbat musikari eta aktore ezagunek parte hartu dute Josu Bergara eta Ohiane Bartrak sorturiko abestian

Abestia Basauriko estudioetan grabatu zen 2022ko azken hilabeteetan, eta bideokliparen irudiak berriz Lekeition hartu ziren. Bertan Pantailak Euskarazeko hainbat kide, senide, eta lagunek parte hartu dute, eta baita Isuntzako neska arraunlariek ere. Kameralari lanetan Joseba Rodriguez ibili da, eta muntaketa lanetan Lander Gurtubai. Prozesu guztiaren koordinazioa berriz, Ibon Izaren esku egon da. 

Abestiaren helburua Pantailak Euskaraz ekimenaren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea da. Bideoklipa gure Youtubeko kanalean ikusi ahalko da eta abestia, berriz, Spotify, AmazonMusic, Itunes, eta beste antzeko aplikazio batzuetan eskuragarri egongo da datorren astetik aurrera. 

Pantailak euskarazeko kideak aurkezpenaren momentu batean
Pantailak euskaraz-eko kideak Donostiako aurkezpenaren une batean.

Pantailak euskarazen abestiaren letra:

Bideo-joko pantaila

Pelikulako arrisku

Serietako pertsonaia

Hizkuntzaren forman piztu!

Ahots, irudi, hitz, doinu,

Ta presentziaren jabe,

Inoren seinaleari Itxaron beharrik gabe!

EUSKARAZ HERRI GARA

EUSKARAZ BIZI BAGARA,

EUSKARA PANTAILETARA

TA PANTAILETAN EUSKARA!

Ikasteko ta hezteko,

pizteko edo pozteko,

Nahi adina ezusteko

Bizi eta ikusteko.

Gure pertsonaiak sortu,

Asmatu ta desiratu,

Izan dezagun non izan

Eta nora begiratu!

EUSKARAZ HERRI GARA

EUSKARAZ BIZI BAGARA,

EUSKARA PANTAILETARA

TA PANTAILETAN EUSKARA!

Pantailak euskarazen abestiaren kredituak:

Abestia: Pantailak Euskaraz

Hitzak: Oihana Bartra

Konpositorea: Josu Bergara

Musika moldaketak eta grabaketa: David Sanchez Damián, Blue Bayou Estudioa, Basauri

Bideo Grabaketa eta Muntaketa: Joseba Rodrigez, Lander Gurtubai 

Koordinazioa: Aintzane Gamiz

Bideo Zuzendaritza: Ibon Iza Totorika

Abeslariak:

•Oihane Bartra bertsolaria, Bilbo. •Josu Bergara musikaria, Aretxabaleta.

•Aitziber Garmendia aktorea, Zaldibia.

•Iñaki Ortiz de Villalba musikaria (Betagarri, Modus Operandi), Gasteiz.

•Sara Cozar aktorea, Ordizia.

•Joanes Etxebeste aktorea-abeslaria (Goazen), Sara.

•Nerea Lorón musikaria (La Furia Rap), Kaskante. 

•Tom Lizarazu musikaria (Bulego), Azkoitia.