Juan Luis Zabala

www.berria.eus
2021eko ekainak 11

Leiho honetan agertzen hasi nintzenetik ia eguneroko kezka dut —zilegi bekit hiperboletxoa— zenbateraino erabil dezakeen lehen pertsona, eta bere burua protagonista bihurtu, zutabegileak bere idazlanetan. Baina, ikusirik gure arteko zutabegile laudatuenetako batzuek nahiko maiz egiten dutela hori, uste dut ez dudala barkamenik eskatu behar idazle gisa joan den 37 urteetan bizi izandakotik aterako ondorio bat aipatzeagatik. Eta ondorio hori da duela 37 urte euskarazko liburuen premia gorrian zegoela euskara, eta horregatik sustatzen zirela sariketa bidez era guztietako idazle eta idazlan berriak, baina egun idazlez eta liburuz nahiko osatuta dagoela euskara, eta askoz premia handiagoa duela, adibidez, tabernetako zerbitzari euskaldunenak eta euskarazko ikus-entzunezkoenak. Horregatik, eta beste kontu askorengatik, zalantzarik gabe egiten dut bat Pantailak Euskaraz ekimenarekin eta haren aldarriekin, Tabernak Euskaraz ekimena sortuko balitz bat egingo nukeen bezala.

Zutabegile gisa dudan eguneroko beste kezka bat —zilegi bekit hiperboletxoa errepikatzea— errepikatzearen beldurra da, lehen esana nuena berriro esatearena. Baina, gauza batzuk behin eta berriz esanda ere esan beharrekoak izaten jarraitzen dutela iritzita, uste dut ez dudala barkamena eskatu behar berriro ere gogora ekartzen badut pantailak euskaratzeko ez dela nahikoa euskaraz sortutako ikus-entzunezkoak sustatzea, horretarako itzulpena, dela bikoizketaren dela azpidatzien bidez, ezinbestekoa dela. (…)

IRITZI ARTIKULUA OSORIK IRAKURTZEKO: https://www.berria.eus/paperekoa/1881/036/002/2021-06-11/pantailak-eta-tabernak-euskaraz.htm