Euskaraldiaren bueltan hainbat guraso eta euskaltzalek sorturiko herri ekimen honen helburua, haur eta gaztetxoentzat edukiak eskaintzen dituen munduko streaming plataforma nagusiak, da, Disney+ek, (Disney, Pixar, Marvel, eta Starwars ekoiztetxeen edukiak biltzen dituena), bere edukiak euskaraz eskaintzea da. Horretarako, eskaera egiten diote Multinazionalari eta baita ere Euskal Herriko erakundeei, haur euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen. Streaming plataformez gain, zinemetan ere ekoiztetxe hauek estreinaldiak euskaraz egiteko betebeharra legez ezartzea eskatzen dute, EAEko ekoiztetxeei eskatzen zaien bezala. Otsailaren 14ean Eusko Legebiltzarrean egon ziren haien ekimenaren nondik norakoak azalduz. Ia 6.000 sinadura bildu ditu ekimenak, eta Abenduaren 3rako 10.000ko helburua jarri du.